AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Jane Goodall zientzialariak izan nahi diren neskei: “jakin-mina izan, lan asko egin eta ez amore eman”

2019.01.12

Berriki BBVA Fundazioak “Aprendemos juntos” elkarrizketa antolatu du Grupo Santillana eta El País-en laguntzarekin. Bertan, Jane Goodall-ek parte hartu du, primatologoa eta XX. mendeko eragin eta aintzatespen gehien duen emakume zientzialarietako bat.

Bertan, bere bizipen pertsonalak eta aske bizi diren animalien inguruko ikerketaren inguruan bere pasioa partekatzeaz gain, zientzialariak izan nahi diren neskei zuzendutako mezu garrantzitsu bat eman zuen, baina gizarte osoarentzat ere oinarrizkoa dena: “izan jakin-mina eta akatsak egin, pazientzia eduki eta ez amore eman”.

Mezu honen bitartez, Jane Goodall-ek zientzialariak izan nahi diren neska eta gazteei saiatuak izatera, behatzera, ikastera, jakin-mina izatera eta gogor lan egitera animatzen ditu, ikerketaren mundua oraindik “oso maskulinoa” izan arren.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus